txakurren zaunkak geroz eta hurbilago
labana eskuan duela, ehiztaria badator
amaren azken uneak, hilda dirudi jada
lurran odol gorria, odol naparra
kumea eroango dute, arin sartu motxillan!
ehiztariaren sorpresa, amak bizirik darrai
kolpeka hasi da haren kontra eta elkarrekin doaz
oronoz-mugairen izan zen Bixkorren tragedia
Basurdearen azkenengo esfortsua,
ni ez noa bakarrik, bai zera!
basurdearen azkenengo esfortsua
ehiztaria akatu, menduekua
izango zena ez da eta ez da izango
bere lagun min berriak izena dauka Paxtor
umeak jasan behar, ETB ta argazkiak
lapurtu egin diote izaera basatia
Joseph Merrick bezala, etxean atzerritar
gizakien artean bizitzerik ez da
espeziean bakarra, guztiz isolaturik
basora bueltatu dute, bainan guztiz alferrik
ez zuten azeptatu bere ekipoan
hau bai patu madarikatua...
ez zuten azeptatu bere ekipoan
ezin dira hautsi lege naturalak
Modular synths sparkle amidst piano, vibes, and other organic instruments stringing together constellations of sound. Bandcamp New & Notable Sep 22, 2023